Hotel berria.

Donostiatik urrats batera, natura betean.
Aginaga Sagardotegia 20 urtez zuzendu ondoren, Aginaga Hotela proiektua sortu da jabe berberen eskutik, arreta, gogo eta ilusio handiz. Efizientzia energetikoaren alde egin dute jabeok Hotelaren instalazio guztietarako.
Horren guztiaren emaitza hotel erosoa eta diseinu modernoduna izan da. Ezaugarri horiek Aginaga Sagardotegiaren tradizio ezagunari gehitzen badizkiogu, zure egonaldia esperientzia ahaztezina izango da.
Jasangarritasuna

EFIZIENTZIA ENERGETIKOA
Aginaga Hotela sistema geotermiko batez hornituta dago. Horrek esan nahi du, energia berriztagarriak erabiltzen direnez, airea girotzeko sistema eta ura zorupeko beroak sortzen dituela. Efizientzia energetikoaren alde egin da Hotelaren instalazio guztietarako.
Hotel aparta, lan- edo negozio-bidaietan atseden hartzeko, eta asteburuez, zubiez eta urteko oporraldiez gozatzeko.
Ingurunea

Aginaga Hotela Aginagan dago (Usurbil). Oria ibaian txitxardinak harrapatzen direlako da ezaguna Aginaga herria. Hotelak komunikazio onak ditu errepidez Donostiako erdialdearekin (10 minututara), Oriorekin (5 minututara) eta Zarautzekin (12 minututara). Toki bikaina da hiriaz, mendiaz eta hondartzaz gozatzeko. Eta Hoteletik 50 metrotara autobus-geltoki bat dago, Aginagatik Donostiara eta Gipuzkoako kostaldeko herrietara (Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaia) joateko.